Gaur egun, Oinarrizko Prozesu Psikologikoen eta horien Garapenaren saileko irakaslea da EHUko Psikologia Fakultatean, eta EAEko gazten artean Emozioen bidezko Sorkuntzaren sustapenerako esku-hartze programa bat ezartzen ari da. Qualiker ikerketa-taldeko kide ere bada, eta horretan emozioak eta trebetasun sozioemozionalak ebaluatzen dituzte maila anitzeko ikuspegi batetik.